1.Aurrebaluazioak

ikasgunea_logo1

Urrian zehar, DBHko eta batxilergoko taldeetako talde pedagogikoak ikasleen lehen aurreebaluazioa egiten hasi dira. Horien emaitzak ebaluazio kualitatiboan (irakasleen oharrak eta iruzkinak) eta kualitatiboan (egindako proba batzuen kalifikazioak) adierazten dira.

Buletinak Ikasgune ingurunean argitaratzen dira, eta jakinarazpenak aktibatuta izanez gero, familia guztiei abisu bat jasoko duzue argitaratzen diren egunean. Ikasguneri buruzko edozein zalantza izanez gero, orri honetan bertan eskuragarri duzuen gida irakurtzea gomendatzen dizuegu. Han argitu ditzakezue zuen zalantza guztiak. Ikasguneren orri nagusian, gainera, laguntza teknikorako telefono bat aurkituko duzue.