2022-2023 ikasturteko bekak

laptop

UNIBERTSITATEAZ KANPOKO BEKAK 2022-2023

Uztailaren 15ean argitaratuko da EHAAn 2022-2023 ikasturterako unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiteko beka, laguntza eta diru-laguntzen deialdia. Eskabideak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 18tik irailaren 30era bitartekoa izango da, biak barne

Eskabideak egiteko epea laster irekiko denez, honako hau jakinarazten da:

Deialdi honi dagokion informazioa webgune honetan eskuratu ahal izango da:

https://www.euskadi.eus/beca-ez-unibertsitatekoak

2021-2022 ikasturtean beka edo laguntzaren onuradun izan ziren eta matrikula kudeatzeko aplikazioan sartutako irakaskuntzetan matrikulatuta dauden ikasleei jada betetako eskabidea-zirriborroa SMS eta/edo posta elektroniko bidez eskuratzeko aukera emango zaie.

Eskabidea telematikoki aurkeztea erabakitzen baduzu, SMS eta/edo Email bidez emandako Interneteko helbidea erabili ahal izango duzu, eta dagokion ikaslearen jaiotze-data sartu eta “proposamena deskargatu” botoia sakatu. Horrela, eskabidearen zirriborroa lortuko duzu, eta honela aurkez dezakezu:

  1. a) zirriborroan emandako kodea (aukera: “Egiaztapen-kodea duen telematikoa”)
  2. b) ziurtagiri elektroniko bat (“telematikoa ziurtagiri elektronikoarekin” aukera)
  3. c) Eskabide-orria inprimatu, sinatu eta ikastetxera joanda (“ikastetxean bertan” aukera

Eskatzaileak ikastetxean bertan aurkeztea aukeratzen baduzu, eskabidea sinatu eta ikastetxean entregatu, eta bertan erregistratuko da eta egiaztagiria emango zaio. Egiaztagiri hori gorde egin beharko da, edozein erreklamazio izapidetu behar izanez gero aurkeztu ahal izateko..

Eskabidea paperan ere jaso ahal izango da ikastetxean, aurreko ikasturteetan bezala.