Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

Puntolila

Baina zergaitik ospatzen da Azaroaren 25a?
Ez dator gaizki jakitea zergaitik ospatzen diren egunak. Zergaitik martxoaren 8a, zergaitik Ekainaren 28a… Zergaitik orduan Azaroaren 25a?
1981ean Bogotan (Colombia) Karibeko eta Hegoamerikako 1. topaketa feministak burutu ziren eta horietan azaroaren 25a Emakumearekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko eguna izendatu zen. 1960ko azaroaren 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziak bortizki hil zituen Miraval ahizpak. Emakume horiek Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko izan ziren eta haien hilketa oroitzeko mugimendu feministak data hori hartu zuen emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna bezala. Geroago, 1999. urtean, Nazio Batuen Erakundeak “Emakumeen kontrako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna” izendatu zuen.