Azkuna zentroan

- Publicado por San Adrian Institutua
- Publicado en Ohar Garrantzitsuak
Azaroaren 9an Azkuna Zentrora hurbildu ginen Batxilergoko 1. mailako zenbait ikaslerekin. Heldu eta txundituta geratu ginen, trikitilariak, EITBko aurkezleak, Bilboko alkatea… giroa aparta izan zen! Helburua ahozkotasuna lantzea zenez, seiko mahaietan jesarri eta egitekoa azaldu ziguten: hiru gai ezberdin landuko genituen, baina pertsona ezberdinekin! Aldaketa egiteko bakoitzak jesarlekuan aurkitutako panfletoan ageri zen zenbakiari mahaiko zenbakia gehitu behar genion!
Zalantzarik gabe, errepikatzekoa izan zen.