Booktrailer lehiaketa

- Publicado por San Adrian Institutua
- Publicado en Ohar Garrantzitsuak
Jakingo duzuen bezala, ikasleek aurten booktrailerrak egin dituzte. Horrekin batera, Galtzagorriko booktailer lehiaketan parte hartu dute. Gustatuko litzaiguke zuek ere publikoaren bozka ematea.
Hona hemen bozkatzeko jarraitu beharreko pausuak:
1. Sartu behean dagoen estekan, hau da, Liburu Gaztea 2021-2022 webguneko BOZKATU atalean.
2. Goiko aldean dagoen “jarraitu” klikatu.
3. Itxaron bideoak kargatu arte.
3. Hautatu IKASTETXEEN kategoriako gustukoena. Gure ikastetxekoak dira:
– “Jara, bikiak eta bikoteak”. DBH 1. MAMUAK taldeak eginda.
– “Emakume guztiok”. DBH 2. Editore Ttipiak taldeak eginda.
– “Maitasun sua”. DBH 3. ARRAINAK taldeak eginda.
– “Ikusezin”. DBH 4. Bitxia taldeak eginda.
4. “Bozkatu” klikatu ondoren, berriro gora joan eta “jarraitu” sakatu; izena eta posta idatzi, baieztatu eta listo!
Animatu eta esaiguzu zein den zeure booktrailer gustukoena!