EHUko ate irekiak

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) martxoaren 15etik eta 23ra bitartean ATE IREKIAK egingo dituela jakinarazi nahi dizugu. Jarduera hau 2024-2025 ikasturtean unibertsitate ikasketak hasiko dituzten ikasleei zuzendurik dago.

Parte hartzeko martxoaren 4tik 10era bitartean izena ematea beharrezkoa da. Esteka honetan eskaintzari eta izena emateko prozesuari buruzko informazio guztia aurkituko duzu.