Eureka zientzia museora bisita

IMG-20211216-WA0033

“Abenduak 10ean Donostira iritsi ginen. Museo handi samarra zen eta egitura zuri handia zuen. Sartu ginenean jolas asko egin genituen, jauzi, indar eta erreakzio abiadura neurtzen zituztenak. Gero, giza gorputzeko organo eta hezurrak zeuden areto batera joan ginen. Eta, ondoren, jaitsi eta haizagailu handi eta indartsu batetik bala handi bat hegan egiten ikusi genuen, harri handi bat eta ontzi txiki bat, non botón bati ematen badiozu urarekin gora bultzatzen den. Geroago museoko kafetegian zeozer hartu genuen hamiketako gisa. Itzuli ginenean Planetariora sartu ginen eta han gizon batek planetei eta galaxiei buruzko informazioa azaldu zigun. Azkenik elektrizitate taller bat egin genuen, non plasma ikusi genuen bola esférico baten barruan eta beste gauza interesgarri batzuk.”

3.DCko José Corik laburbildu dau bisita. 

Blog Attachment