Proiektuan martxan ipintzen da: Urrian hasi dira Hauspoa saioak, arratsaldez, DBH ikasleekin. Arlo desberdinetako errefortzuak ipini ditugu martxan: Euskara, Lengua, Ingelesa, Matematika eta Biologia.
Saioak astelehen, astearte eta ostegunetan ospatzen dira, 15:15etatik 17:00arte.
Esperientzi honen helburua gaur egun indarrean dagoen esparrua malgutzea da ikastetxeetako hezkuntza-jarduerak eta eskola-denborak berriz antolatzea ahalbideratzeko, beti ere, eskola-arrakasta hobetzearen mesedetan.
Proiektuko helburuak honako hauek dira:
- Eskola-denboraren eredu berriak praktikan jarri eta ebaluatu.
- Ikastetxeen kalitatea hobetu (bikaintasuna), autonomía gehituz.
- Emaitzen hobekuntza sustatu.
Helburu hauetaz gain, Institutuak, proiektu honetan beste hauek ere ikusten ditu eta lantzea gustatuko litzaioke:
- Hezkuntza Komunitate osoari arreta gehiago eta era zehatzagoan eskaini, bereziki gehien behar duen ikasleriari (EKITATEA) eta baita gehiago eskatzen duen ikasleriari (BIKAINTASUNA)
- Baliabide gehiago eskaini eta ditugun baliabideei etekin handiagoa atera. Eraginkortasuna bilatu arazo akademikoei eta pertsonalei beste modu bateko irteerak ematerakoan.
- Eskola orduz kanpo, lanerako bilgune gehiago eta arreta denbora gehiago eskaini hala nahi duen ikasleriari.
- Hezkuntza Komunitatearen partehartze aktiboagoa lortu bai prestakuntza saioak eskainiz gurasoentzat eta baita euren laguntza eskatuz eta gogo onez jasoz HAUSPOA arratsaldeak aurrera eramateko garaian.