Batxilergoko ikasketak egin ahal izango dituzte Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu titulua dutenek. Bi ikasturteko iraupena du eta hiru modalitateetan egituratzen da.
Ikasturte bakoitzean hiru ikasgai-multzo daude: ikasgai-multzo orokorra, denentzako derrigorrezkoa dena; modalitate bakoitzaren ikasgai zehatzen multzoa eta azkenik aukerako ikasgaien multzoa. 1. mailako batxilergoan LOMCE curriculum berria ezartzen da.
Batxilergoaren helburuak hauek dira: ikasleei prestakuntza ematea, adimenez eta gizabidez heltzen laguntzea, eta ezagutzak eta trebetasunak ematea, horien bitartez, garapen pertsonal eta sozialean aurrera egiteko eta bizitza aktiboan eta goi-mailako hezkuntzan sartzeko modua izan dezaten.
Zientziak eta Teknologia Batxilergoa
Modalitate honetako oinarrizko gaitasunak goi-mailako ikasketa profesionaletara eta unibertsitate-mailako Zientziak, Osasun Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura adarretara bideratuta daude.
1. Mailako modalitatezko irakasgaiak:
- Fisika-kimika eta Biologia-geologia
1. Mailako aukeratzeko irakasgaiak:
- IKTI.
- Alemaniera I.
- Industria teknologia I.
- Marrazketa Teknikoa
- Anatomia aplikatua.
2. Mailako modalitateko irakasgaiak:
- Kimika eta (BAT aukeratzeko) Biologia EDO Fisika.
2. Mailako aukeratzeko Irakasgaiak (bi):
- Alemana II.
- Informatika II.
- Psikologia eta Soziologia.
- Marrazketa Teknikoa II.
- Filosofiaren Historia.
- Industria-Teknologia II
Giza eta Gizarte Zientziako Batxilergoa
Modalitate honetako ikasketak goi-mailako ikasketa profesionaletara eta unibertsitate-mailetako Arte eta Gizarte eta Lege Zientzien adarretara bideratuta daude.
1. Mailako modalitatezko irakasgaiak:
Ekonomia, eta Giza Zientziei Aplikatutako Matematika
1. Mailako aukeratzeko irakasgaiak (2):
- IKT I
- Alemaniera I.
- Kultura zientifikoa
2. Mailako modalitateko irakasgaiak:
- Geografia eta (bI aukeratzeko) Enpresaren Ekonomia EDO Filosofiaren Historia, eta Giza Zientziei Aplikatutako Matematika II
2. Mailako aukeratzeko Irakasgaiak (bi):
- Alemana II.
- Informatika II.
- Psikologia eta Soziologia II
- Erlijioa