Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak (DBH) jakintzari buruzko ikuskera zabala eta anitza ezagutzeko aukera ematen die geure ikasleei. Lau ikasturte osaturik, ikasleak bere ibilbidea diseinatu ahal du DBHn zehar Ikasgai Aukerakoen artean hautatuz.
Derrigorrezko Bigarren Hizkuntza 12 urtetik 16 urtera da eta lau ikasurte ditu.
1.DBH eta 2.BDH
Lehen eta bigarren mailetan hurrengo enborreko ikasgaiak egin behar dira:
Enborreko ikasgaiak
- Euskara eta Literatura
- Lengua Castellana y Literatura
- Geografia eta Historia
- Matematikak
- Lehen Atzerritar Hizkuntza
- Biologia eta Geologia (1. Mailan)
- Fisika eta Kimika (2. Mailan)
- Heziketa Fisikoa
- Erlijioa edo Balio Etikoak
Aukerakoak
- 1. DBH: Frantsesa, Informatika, English Workshop.
- 2. DBH: Mailan: Frantsesa, Informatika, English Workshop.
3. DBH
Hirugarren mailan hurrengo enborreko ikasgaiak egin behar dira:
Enborreko ikasgaiak
- Euskara eta Literatura
- Lengua Castellana y Literatura
- Geografia eta Historia
- Irakaskuntza Akademikoetara bideratutako Matematika EDO Irakaskuntza Aplikatuetara bideratutako Matematika
- Lehen Atzerritar Hizkuntza
- Biologia eta Geologia
- Fisika eta Kimika
- Heziketa Fisikoa
- Erlijioa EDO Balio Etikoak
Aukerakoak
- 3.DBH: Frantsesa, Informatika, English Workshop.
4.DBH
2016-2017 ikasturtean bi aukera izango dituzte ikasleek: batxilergoa egin nahi dutenentzat enborrezko ikasgaiak honako hauek dira:
Enborreko ikasgaiak
- Euskara eta Literatura
- Lengua Castellana y Literatura
- Geografia eta Historia
- Irakaskuntza Akademikoetara bideratutako Matematika EDO Irakaskuntza Aplikatuetara bideratutako Matematika
- Lehen Atzerritar Hizkuntza
- Heziketa Fisikoa
- Erlijioa EDO Balio Etikoak
Horrez gain, segun eta zer ibilbidea hartuko duten ikasleek (Zientzi- edo Gizarte- batxilergoa, edo erdi mailako heziketa zikloa) bi aukera:
- Biologia eta geologia
- Fisika eta Kimika
- Ekonomia
- Latina
- Ekintzailetza eta enpresa jardueraren hastapena
- Teknologia
Horrez gain, gutxienez hauetako ikasgai bat:
- Teknologia
- Frantsesa
- Informatika
- English Workshop
Etaparen azken ikasurtea (4. DBH) orientagarria da eta ikasleak gai espezializatuagoak aukeratu behar ditu.
DBHko klase ordutegia
Kurtso osoan ordutegi trinkoa da: goizez bakarrik (8:15 – 14:15).