Elkarbizitzarako funtsezko arauak
1.- Derrigorrezkoa da klasera egunero eta garaiz etortzea. Goizean institutura heltzerakoan, sarreran itxaron behar da txirrinak jo arte. Etortze-hutsegite guztiak justifikatu behar dira, dagokien irakasleei erakutsiz eta gero tutoreari emanez. Ebaluazio partziala edota finala froga presentziala batean huts eginez gero, tramite legala edota mediku-zentroaren justifikante ofiziala ekarri behar da berriro institutura bueltan dagoenean ebaluazio-froga egiteko eskubidea ez galtzeko esandako epe barruan.
2.- Institututik ezin da kanpora irten eguneko klase guzti-guztiak bukatu arte. DBHko 1. eta 2. Mailako ikasleek institututik irteteko gurasoen baimena idatzita eta sinatuta ekartzea ezinbestekoa izango da eta senide edota pertsona heldua etorri behar da ikaslearen bila. Gainontzeko ikasleentzat nahikoa da baimena idatziarekin sinatuta. Edozein kasutan esandako baimena zaintza dagoen irakasleari erakutsi behar zaio irteera onartzeko.
3.- Atsedenaldietan egokitutako guneetan egon behar da hurrengo klasea hasi arte. Beraz, ezin da eskaileretatik gora eta behera ibili, ezta pasabideetan ezta irakas-geleetan geratu. Gelan geldituz gero, derrigorrez irakasle bat egon beharko du ikasleekin. Eguraldi ona bada, ezin izango da institutuaren barruan egon; txarra baldin bada ordea, gune egokietan egon ahal izango da. Jantokiaren ordutegian zehar ezin izango da irakas-geletara geratu.
Liburutegiaren ordu horietako erabilerari buruz kurtso hasieran informatuko zaizue .
4.- Pasabide eta geletan, nahiz eta irakaslerik ez egon, jarrera egokia mantenduko da. Institutuaren barruan ezin da korrika ezta oihurik egin, baloiekin jolastu,… Institutuko jolastoki bakarra patioa da.
5.- Ezin izango da klase orduetan zehar komunera joan. Premiazkoa baldin bada, klasean dagoen irakasleari baimena eskatu behar zaio, eta banan banan joan.
6.- Klase tartean ikasleak gela barruan egon beharko dira, irakaslea heldu arte. Irakasleren bat falta izanez gero, delegatua edo delegatuordea irakasle-gelara joango da zaintzan dagoen irakasleari edo zuzendaritzakoei abisua ematera.
7.- Ikastetxe osoan debekatuta dago alkoholadun edariak edota estupefazienteak sartzea. Era berean erretzea guztiz debekatuta dago institutuaren barruan eta ondoko guneetan abenduaren 26ko 28/2005 legearen arabera, tabakismoaren kontrako neurri sanitariokoa, eta 28/2005 legea aldatzen duen 42/2010 legearen arabera.
8.- Debekatuta dago MP3/4, telefono mugikorrak, bideo-kamarak eta beste gailu digitalak institutu barruan erabili, teknologia berriak erabiltzeko proiektuaren garapenerako gailuak izan ezik. Bakarrik zehaztutako hezkuntza-jardueratan erabiliko dira, beti irakaslearen onarpen eta gainbegiratzearekin. Institutura ekarriz gero, amatatuta eta motxilan edo armairuan egon beharko dira gordeta, bestela ikasleari kenduko zaio eta ez zaio bueltatuko gurasoak eskatzera etorri arte. Zerbait gertatzekotan halako tresnekin (galerak, lapurketak, apurketak, istripuak eta abar), institutua ez da erantzule izango. Guztiz debekatuta dago institutuan grabazioak edota argazkiak egitea.
9.- Garbitzaileak erabilera normalean zikintzen dena garbitzeko daude, eta ez nahita zikintzen dena garbitzeko. Beraz, institutuan dauden(ikasgeletan bai patioan bai pasabideetan) zakarrontziak erabiliko dira, Klarionak eta ezabagailuak dagozkion tokian utziko dira, mahaietan eta hormetan ez da marraztuko, pertsianak, takilak eta zentroko hornikuntza zainduko da. Ikasle batek zerbait hondatuz gero, hondatutakoa ordaindu beharko du.
10.- Jantokia Institutuak eskaintzen duen ikasleria osorako zerbitzu bat da. Jantokiaren erabiltzaileek instalazioak zaindu eta han lan egiten duten pertsonak eta errekurtsoak errespetatu behar dituzte. Ez ahaztu zerbitzu boluntario bat dela.
11.- Institutuaren Antolakuntza eta Jardueraren Araudiaren arauak eta Ikasleen Eskubide eta Beharren Dekretua eskolaz kanpoko jarduera eta Institutuko jarduera osagarrien bitartean ere indarrean daude.
2020-2021 ikasturtean, osasun-egoera dela-eta, Kontingentzia Protokoloan jasotako arauak beteko dira, gizarte-urruntasunari, maskaren erabilerari, eskuen higieneari, mugimenduei eta ikastetxeko sarbideei dagokienez.