Ikasgela egonkorra

IMG_20221027_123949

Ikasgela egonkorra ezkohiko baliabidea da, eta testuinguru egokia eskaintzen die autismoak, adimen-atzerapen larriak eta garapenaren eta beste nahasmendu orokortu batzuek eragindako hezkuntza-premia berezi iraunkorrak dituzten ikasleei, baldin eta ikasle horien eskolatzeak banakako arreta eta curriculum espezifikoa eskatzen badu. 

Gela egonkorra espazio fisiko propioa du, eta Pedagogia Terapeutikoko bi irakaslek eta Hezkuntza-laguntzako Espezialistak ematen diote arreta; curriculumean sartzeko eta curriculuma garatzeko material espezifikoa du, eta ikasle-kopurua, salbuespenak salbuespen, ez da bostetik gora

Curriculum-proiektu berezi batean oinarrituta lan egiten da, ikasleen hezkuntza-premietara egokituta, ikastetxearen curriculum-proiektuan integratuta, eta ikasgelako programazioetan zehaztu behar da, institutuko aniztasuna tratatzeko neurrien barruan. 

Ikasgela egonkor batean eskolatutako ikasle bakoitzak banakoko lan-plan bat izango du, eta plan horren erreferentzia ikasgelako curriculum-proiektua izango da. Eskolatze Liburuan Banakako Curriculum Egokitzapen gisa jasoko da. 

Egin beharreko lanaren lehentasunezko helburuak, hauek dira:

  • Lan-giro egokia lortzea, ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta giro lasai eta errespetuzkoan.
  • Ingurune berriarekin harremanak sortzea, bai fisikoarekin (institutuaren barruan eta kanpoan), bai ingurune pertsonalarekin (berdinekin eta haiekin lan egiten duten helduekin).
  • Besteak errespetatzeko arauak eta jarraibideak ikastea eta erabiltzea, eta esparru guztientan normalizazioa eta orokortzea erraztuko duten loturak ezartzea.
  • Eguneroko jardueretan autonomoa izatea, ikasle bakoitzaren ekintza eta adierazpen-gaitasunakontutan hartuta, eta horien arabera jokatzea. 
  • Beharrak, nahiak eta abar adierazteko komunikazio-estrategiak garatzea, eta gainerako ikaskideekin harremanetan jartzeko bitarteko gisa.
  • Eguneriko bizitzako egoerak eta arazoak konpontzeko estrategia matematikoak garatzea: erosketak, ordainketak, euroaren erabilera eta ezagutza, pisatzea, neurtzea …
  • Norberaren gorpotza ezagutzea: zaintzea, higienea eta oinarrizko ohiturak finkatzea. 
  • Institutuko jardueretan parte hartzea, betiere bideragarria bada, berdinikiko harremanak errazteko, ahalik eta ingurune normalizatuenean mugituz.

Lehen aipatutako helburuak lortzeko programatu eta hainbat une eta tailer antolatzen dituzte:

  • Komunikazio-trukea eta errutinak
  • Trebetasun akademikoak: esperientziak, irakurteka-idazketa eta irakurmen-ulermen eta matematika, eguneroko bizitzari aplikatuta. 
  • Ingurune soziala eta naturala ezagutzea.
  • Tailerrak: saukaldaritza, musika, plastika …
  • Igerilekua
  • Jolas-didaktikoak/aisialdiko tailerrak
  • Gela arruntetako ikasleekin intefratzea (egokitzat jotzen bada)
  • Talde-irteerak: erakusketak, museoak, ibilaldiak, hainbat erekundek eskainitako tailerrak, txangoak …

Une, tailer eta ingurune horien antolatzean, funtsezko bi irizpidetan oinarritzen gara gure ikasleekin lan egitean:  

  •  Ahalik eta testuinguru naturalenetan lan egitea, eta, horrigatik, komunitateko espazioak erabiltzeko beharra, baita tailerrak edo inguruneak ezartzekoa ere. 
  • Espazio guztiak, eskola-esparruaren barrukoak zein kanpokoak, ikaskuntza sortzeko erabil daitezkeen espazioak dira, eta, aldi berean, orokortu ahal izateko guneak. 
Blog Attachment