ASTE KULTURALAREN EKITALDIETARA GONBIDAPENA

CAM01050[1]

Kaixo guztioi:

IGEkoek otsailaren 23an, asteazkena, Aste Kulturalaren barruan egingo diren ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

IGE eta ikastetxeak elkarlanean antlatuko dituzten jardueren artean bazkaria egongo da, hezkuntza komunitateko partaide guztientzat (familiak, irakasleak, ikasleak, e.a.), eta horretan partaide izatera animatzen zaituztegu.

Paellak egin bitartean graffiti tailerra egongo da ikasleentzat eta bazkaldu ondoren, dantza eta musika “La bizkaina” (JOSERRA) trikitrixaren eskutik. Bukatzeko, Alberto Santanak mendizaletasunari buruzko hitzaldia emango du.

Bazkarirako txartelak atsedenaldian salduko dira idazkaritzan, otsailaren 10etik 17ra. Bazkariak 2,50 € balioko du: paella, ogia eta fruta.

DBHko 4. mailakoek (ikasketa bidaiarako) eta frantsesa ikasten duten 3. mailakoek txosna jarriko dute edariak erosteko eta, paella prest egon arte, pintxoren bat jateko.

Paella 15:30ak aldera banatuko da.

Partaide guztien artean mahaiak eta aulkiak jarriko ditugu, amaieran garbituko dugu, dena batuko dugu…

Helduren batek egun horretan paellak prestatzen lagundu nahi badu, ongi etorria izango da eta bazkari txartela erostean jakinarazi ahal digu edo harremanetarako datuak utzi ahal ditu IGEren postontzian.

Eskerrik asko denagatik

SAN ADRIAN INSTITUTOKO IGE

Blog Attachment

Related Blogs