LGTBI fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

LGTBIQMaiatzak17_3

Maiatzaren 17a LGTBI+ fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzen dugu. 1990ko maiatzaren 17an Munduko Osasun Erakundeak (MOE) homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik kanpo utzi zuen. Urteak pasa diren arren, ezin dugu alde batera utzi trans pertsonek oraindik ere, egunerokoan gizartearen aurrean sufritzen dituzten estigmatizazio eta opresioak.

Denbora honetan hamaika dira gure orientazio sexo-afektiboa eta genero adierazpena askatasunez bizitzeko bideratu zaizkigun deiak baina, zoritxarrez, errealitateak oraindik ukatu egiten digu askatasun osoa, epairik eta diskriminaziorik gabekoa.

Badira 29 urte LGTBI+ kolektibo kideak gaixoak izateari utzi ziotela, baina ofizialki soilik. Azkenaldian aurrerapausoak ematen jarraitu beharrean, atzerakoiak diren diskurtso larriak entzutera ohitzen hasi gara hauek normalizatzeak dakarren arriskuarekin.

Guztiok ezagutzen ditugu hainbat eragileek, LGTBI+ kolektiboak urteen poderioz lorturiko eskubideak jomugan jarri dituzten gorrotoz, amorruz eta haserrez jositako ideologiak. Eskubide urraketek ez dute mugarik, eta horren testigu izaten ari gara mundu zabalean zehar. Erahilketa eta arau errepresiboen ugaritzea ohikoa izaten hasi da. Hauen kontrako borrokek mugarik ez izatea gu guztion esku dago; ezin diegu urteetako sufrimendu eta esfortzuari pasatzen utzi.

Hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok berebiziko ardura eta eragina dugu eskubideen borroka honetan. Haurreskoletatik hasi eta Unibertsitateraino, pausoz pauso, aldaketa txikienarekin ere, LGTBI+ fobia baztertu eta aniztasunari behar duen tokia ematen jarraitu behar dugu. Gure eskoletan, geletan, patioetan zein bulegoetan, erreferenteak behar ditugu LGTBI + fobiari aurre hartu diezaiogun guztion artean.

17 DE MAYO: DÍA INTERNACIONAL CONTRA LGTBI + FOBIA

El 17 de mayo, reivindicamos el Día Internacional contra LGTBI + fobia ya que dicho día en 1990, la Organización Mundial de la Salud (OMS) descartó la homosexualidad de su lista de enfermedades mentales.Aunque hayan pasado años, no podemos ignorar el hecho de que las personas de este colectivo todavía sufren la estigmatización y opresión de la sociedad.

 

Han sido muchos los llamamientos que hemos recibido en este tiempo para vivir nuestra orientación afectivo-sexual y reivindicación de género en libertad. Pero, lamentablemente, la realidad sigue negándonos la plena libertad, sin prejuicios y sin discriminación. Han pasado 29 años desde que las personas del colectivo LGTBI+ han dejado de considerarse personas enfermas, pero solo oficialmente. Últimamente en lugar de seguir avanzando a favor del colectivo LGTBI+, estamos acostumbrándonos a escuchar graves discursos atrasados con el consiguiente peligro que conlleva normalizarlos.

 

 

Todas las personas que conformamos la comunidad educativa tenemos una gran responsabilidad e influencia en esta lucha por los derechos. Desde las Haurreskolas hasta la Universidad, debemos continuar firmes, incluso con el paso más pequeño, hasta dejar a un lado la LGTBI+ fobia y colocar la diversidad en el lugar que debería estar. Nos faltan referencias en nuestras escuelas, en nuestras aulas, en nuestros patios y hasta en nuestras oficinas para dejar atrás la LGTBI+ fobia con la ayuda de todos/todas nosotros/nosotras.

Blog Attachment