Mikoleta ipuin lehiaketa: gure ikasle irabazleak

- Publicado por San Adrian Institutua
- Publicado en Ohar Garrantzitsuak
Euskarako ipuinen lehiaketa hau Bilboko ikastetxeetako 8 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat antolatu ohi da, eta xedea izaten du euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzea Bilboko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako ikasleen artean, eta, hala, euskara gizarteko arlo guztietan normalizatzen laguntzea. Euskarazko ipuinen lehiaketa horren izena Rafael Mikoleta da, lehenbiziko euskal gramatika osatu zuen pertsonaren omenez. Urtero egiten da, 1988 urteaz geroztik.
Epaimahaiak 14 kontakizun saritu ditu, eta beste 9 nabarmendu. Idazkiek adingabeen sormena agertzen dute, fikziozko eta abenturazko kontakizunen bidez, edota gerra, anorexia, adiskidetasuna eta enpatia edo ausardia eta beste balore batzuk gogoetagai hartuta. Ipuin guztiak liburu batean bildu eta argitaratu dira, eta irabazleen artean ez ezik, udal ikastetxeetan eta liburutegietan ere banatuko da.
San Adrianen ikasle irabazleak:
- Hegan egin nahi zuen umea. Leire Ramil de Lucas.
- Artez betetako hilketa. Mikel Ortiz Ramírez.
- Mamutzat hartu naute. Rakel Valle Monsalve.