BIDELAGUNA programa Eskola Laguntzarako programa da. Ez da ohiko irakasleak ordeztea edo haiek irakasitakoa edo haien egitekoak bikoiztea, baizik eta ikasleei laguntza indibiduala eta kolektiboa ematea, beren eskolako lanetan sortzen zaizkien zailtasunak gainditzeko. Beraz, honako hauetan emango zaio laguntza ikasleari:
- Eskolen eguneroko martxan eguneratzea
- Ikaskuntza instrumentalak hobetzea
- Eskolako lanaren plangintza planifikatzea eta ordenatzea, ikasteko ohiturak eta
- teknikak indartzeko
- Eskolan egon daitezken gatazkak behar bezala konpontzen ikastea
Programa hau ez da akademia bat, eta gurasoek ere parte hartu behar dute eta inplikatu ikasleen jarraipena egiten.
Programa honetan parte hartzen duten ikasleen asistentzia derrigorrezkoa da, bestela justifikatu behar da.