Heziberri 2020 Planak Hezkuntza Pedagogikoaren Modeloaren Eremua barruan, eta honek, besteak beste, konpetentzia edo gaitasunenetan oinarritutako hezkuntza ezartzen du.
Oinarrizko zehar-konpetentzien artean, gure ikasleriarentzat nahi dugun irteera-profila orokorra definitzera laguntzen diotenak, ahozko eta ez-ahozko komunikaziorako konpetentzia dago.
Esandako konpetentzia lortzeko, IES San Adrian BHI-k hezkuntza eleanitza ezartzeko pausuak ematen joan behar du, beti euskararekin ardatz nagusi bezala; gure ikasleriak bai euskaraz eta gaztelaniaz nola ingelesez komunikatzeko gaitasun eraginkorra eta praktikoa lor dezan era orokorrean derrigorrezko oinarrizko hezkuntza amaitzerakoan.
Eta eleaniztasuna sendotzeko nahiarekin, gero zenbait irakasgaia atzerriko hizkuntzan emateko, ikasleriaren ingeleseko hizkuntza-konpetentzia hobetu behar dugu eta dorretarako irakaslegoaren hizkuntza honetako formazioa gauzatu behar dugu.
Horrexegatik garatzen ari gara gure Hizkuntza Proiektua, hezkuntza komunitate hau bere testuinguruan eta hizkuntzen tratamendu osatua ezartzeko.
Dagoeneko duela urte batzuk, eta gure zentroaren autonomiaren barruan, ingelesa irakasteko zenbait ekimen garatzen ari gara; adibidez hizkuntza-laguntzaileekin maila guztietan (bai derrigorrezko hezkuntzan nola derrigorrezkoa ez denean). Honek ikasleri osoa (360 ikasle inguru) inplikatzen du.
Era berean, derrigorrezko bigarren hezkuntzako maila guztietan aukerakotasuna handitzen dugu “English Workshop” irakasgaiarekin, beti ere ingelesezko idatzizko zein ahozko ulermena eta adierazmena hobetzeko nahiarekin. Azken urte honetan aukerako irakasgai honek 18 ikasle 1.DBHn, 39 ikasle 2.DBHn, 16 ikasle 3.DBHn jaso ditu. 4 mailan zein batxilergoan aukerako irakasgai honekin ezin jarraitzeak ikasleriaren jarraitasuna mozten du eta proiektuak horri jarraipena ematea baimenduko digu.
Proiektuaren helburu nagusia da ikasleek era orokorrean lor dezatela ingelesezko komunikatzeko hizkuntza-konpetentzia praktikoa eta eraginkorra derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitzerakoan. Horretarako datorren urtean hiru irakasgai ingelesez emango ditugu: Teknologia 1.DBHko lau taldetan (96 bat ikasle), Etika 4.DBHko hiru taldetan (50 ikasle inguru) eta Literatura Unibertsala 1.Humanitate eta Gizarte Zientziak
Batxilergoan (20 bat ikasle). Hurrengo urtean asmoa eskaintza hau zabaltzea da: alde batetik Teknologiari 2. mailan jarraipena ematen eta, beste aldetik, 1.DBHko talde guztietan Gorputz Hezkuntza ere ingelesez ematea.