Bere helburua Institutuan, guztion artean, elkarbizitza eta hezkidetza bultzatzea da. Horretarako berdintasunean oinarritzen diren baloreak garatzeko eta, genero-indarkeria eta diskriminazioa prebenitzeko ikastaroak proposatuko ditu. Aldi berean, Elkarbizitza Behatokiaren funtzioak bultzatuko ditu.
- Institutuak Elkarbizitzarako Behatokia sortzen du zentroko elkarbizitza kudeatzeko, erlazio positiboak sustatzearen eta elkarbizitza osasungarria eraikitzearen helburuekin. Helburu orokorra pertsona guztiak erabakiak hartzeko eta zentroaren bizitzaren alde aktibo bezala baloratuta, entzunda, parte hartzaile eta arduradun sentitzea da.
- Elkarbizitzarako Behatokiak ondorengo funtzioak izango ditu:
- Behatokiak egin behar duen lana plan batean jaso behar da, eta, ondoren, horren ebaluazioa eta urteko memoria egin behar dira.
- Estamentu guztien partaidetza aktiboa bermatu, batez ere, ikasleena.
- Aukera-berdintasuna eta tratu-berdintasuna zaindu behar dira prozesu- arlo eta harreman-arlo guztietan.
- Hezkuntza Komunitate osoari harreman positiboak sustatzeko jarduerak proposatu behar zaizkio: topaketak, jaialdiak, desioak eta sentimenduak adierazteko kartelak, antzerki-taldeak, gorputz-adierazpenerako tailerrak, erlaxazioa, hainbat gairi buruzko eztabaidak, gatazkak konpontzeko eta komunikazio-gaitasunak lantzeko estrategiak…
- Guztion artean elkar zaintzeko kultura garatzen lagundu behar dugu; norberaren burua eta gainerakoena zaintzea aberastasun- eta poztasun-iturri baita denontzat.
- Berdinen arteko balizko tratu txarrak edota indarkeriazko kasuak detektatzen lagundu nahi dugu (triptikoak dibulgatu, galdeketak, soziogramak, testak…) eta kasu horietan prozesuaren jarraipena egin.