Azken bi ikasturteetan, HAUSPOA proiektuarekin lortu ditugun emaitzei esker, lortu nahi genituen helburuak bete ditugu. Beraz, balorazio positiboa egiten dugu.
Proiektuari esker, aurreikusita genituen hezkuntza-errefortzuak antolatu ahal izan ditugu, baita metodologia berrietara bideratutako tailerrak ere. Hezkuntza-komunitate osoaren parte-hartzeak eta jaso ditugun balorazioek bultzatzen gaituzte datorren ikasturtetik aurrera HEDATZE proiektuarekin jarraitzera.
Aurkezten ditugun proposamenak, beraz, HAUSPOAren ildo nagusiak hartzen ditu, HEDATZEk 2022-2023 ikasturtean egingo dituen saioak abian jartzeko. Pandemiaren zailtasunak gaindituta, bestalde, datorren ikasturteko bigarren hiruhilekotik aurrera hezkuntza-komunitate osoari irekitako tailer eta jarduera gehiago antolatu ahal izatea espero dugu.
HEDATZE proiektuan familien parte-hartzea ezinbestekoa da, egitasmoa ahalik eta arrakastatsuena izateko.
Gure helburua ikasleentzako eta gurasoentzako arreta pertsonalizatuagoa izango da. Horretarako, ikasleekin errefortzu eta laguntza jarduerak antolatuko dira, bai EKITATEA eta baita BIKAINTASUNA lortu nahian; ikasleriari baimendutako eta zaindutako/lagundako ikasgelak eskainiko dira eta ikastetxeko Guraso Elkartearen eskutik edota ikastetxetik at leudekeen beste erakundeen eskutik jarduera osagarriak eta eskolaz kanpoko jarduerak antolatu eta eskaini egingo dira.