San Adrian Institutua
Bilatu
  • San Adrian Institutua
    • Historia
    • Zuzendaritza
    • Eskola Kontzeilua
    • Familien Elkartea
    • Ikastetxea Zifratan
  • Hezkuntza Eskaintza
    • Batxilergoa
    • DBH
    • Gela egonkorra
  • Dokumentuak
    • Dokumentuak
    • Ikastetxeko Organigrama (22-23)
    • Elkarbizitzarako arauak
  • Proiektuak
    • Hedatze proiektua (2022-2024)
    • Eskola Agenda 20-30
    • Hizkuntza Normalkuntza
  • Zerbitzuak
    • Jangela
    • Liburutegia
    • Orientazio Zerbitzua
    • HEDATZE
  • Ikasgunea
    • Zer da ?
    • Sarbidea
    • Familientzako gida
  • Albisteak
  • Kontaktua
thumbnail

HEZKIDETZAKO PROIEKTUA: BERDINTASUNAREN ALDEKO ESTRATEGIA

San Adrian BHIren Hezkuntza Proiektuaren helburu estrategikoetako bat hezkidetza da: “Gure ikasleak heztea giza eskubideekiko, balio etikoekiko eta askatasunekiko errespetuan, sexu, arraza, orientazio, klase, kultura, jatorria edo erlijioagatiko gaitzespen- edo diskriminazio-jarrerak saihestuz”.
Helburu hori indarkeria matxistak prebenitzeko eta sexismoaren aurrean sentsibilizatzeko hainbat ekintzatan zehaztu da azken ikasturteetan. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: bizikidetzaren behatokia, BAT taldea, irakasleei eta familiei zuzendutako sexu-aniztasuna, sexualitatea eta tratu onei buruzko prestakuntza-ekintzak (Médicos del Mundorekin antolatuak), ziberbullyingaren prebentzioa eta ikasleen sexu-hezkuntza, kanpoko eragileekin lankidetzan. BAT taldeak Berritzegunetik formakuntza jaso du, eta klaustroak ere bai.


Gure Zuzendaritza proiektuan hezkidetza, esan dugun bezala, 3. helburuan dago sartuta, eta horrela agertzen da: “Ikastetxeko giroa eta bizikidetza hobetzen jarraitzea, Bizikidetzaren eta Aniztasunaren Tratamenduaren Proiektua (Bizikasi) sustatuz eta hezkuntza-eragile guztiak inplikatuz, Bizikidetzaren Behatokia bultzatuz. Berdintasunerako eta Genero Indarkeriaren Prebentziorako Plana garatzea. Lehenengo ikasturtean, 2021-2022an, Bizikidetza eta Aniztasunaren Tratamendua proiektuaren helburuak prestatzea eta zehaztea planifikatuta dago eta ondorengoetan haien garapena”.

Proiektuak
Europar Batasuna

© 2020 San Adrian Institutua | Desarrollada por Ibon Azkoitia

Jarraitu