Proiektu honetan ikastetxean euskarak duen errealitatea aztertzetik abiatuz eta horretan oinarrituz, hurrengo urteetarako norabide eta helburuak finkatuko dira. Ekintza desberdinak antolatzen ditugu ikasturtero euskararen erabilera bultzatzeko.
Ikaslearen Hizkuntza Dekalogoa
Erabili euskara eguneroko ikas jardunean (apunteetan, ariketetan, lanetan, azterketetan…).
Euskara da Bilboko (Euskal Herriko) hizkuntza: euskara ikasi eta ahalegindu dagokizun tokian gizarteratuta egoten.
Lagundu euskaraz ez dakiten ikaskideei ikas dezaten.
Lortzeko modurik onena eguneroko bizimoduan euskaraz hitz egitea
Euskaraz ez badakizu, saiatu ikasten. Ez kezkatu akatsak egiten badituzu edo gaizki ahoskatzen baduzu; eginaz ikasten da.
Ez barre egin baten bat euskaraz saiatzen denean, jarrera horrek ez egitera bultzatuko baitu
- Interesa agertu euskaraz egiten den kultura eta literaturarekiko.
- Oso aberatsa eta interesgarria da.
- Euskaraz dauden kultura produktuak kontsumitu (musika, liburuak, hedabideak…).
- Hizkuntzaren erabilera bizia eta sortzailea topatuko duzu.
- Ahaztu beldur eta konplexu guztiak.
- Euskara Bilboko (Euskal Herriko) harremanetako hizkuntza da.
- Erabili hizkuntza normaltasunez, eta ahalegindu gero eta zuzenago egiten.
- Lan egin hizkuntzaren alde eta errespetarazi eskubideak: egiten ez duten irakasleei euskaraz egiteko eskatu.