San Adrian museoa: diziplinarteko proiektua

IMG_0663

SAN ADRIAN MUSEOA: MINTEGI DESBERDINEN PROIEKTUA 

Aurten Egiptoko zibilizazioaren bizimodua eta ohiturak ikasterakoan, buelta bat eman nahi izan diogu eta proiektu honetan murgildu gara. Hainbat ikasgaietan lanean ibili gara Egipto ardatz genuela.  Prozesu honetatik, museoaren ideia sortu da eta hemen ikasgai bakoitzak egindako ekarpena. 

Ikusi gehiago hemen: https://sites.google.com/sanadrianinstitutua.net/sanadrianmuseoa/orri-nagusia

 

GEOGRAFIA ETA HISTORIA

Proiektu honetan, Egiptoko gizarte hierarkizatua ulertu, eta talde desberdinen ezaugarriak barneratzeko (janzkera, etxebizitzak, eguneroko eginbeharrak, pribilegioak..), ikasleek lehen pertsonan eguneroko bat idatzi dute.

Horrekin batera, Egiptoko sinesmen eta artearen inguruko nondik norakoak landu ditugu, papiro baten ekoizpenaren bitartez.  Lehenik eta behin, papiro antzeko euskarria sortu dute, eta ostean, eskribak izango balira bezala, jainko-jainkosa egipziar baten irudia egiteaz gain, euren izenak jeroglifikoz idatzi dituzte.

BIOLOGIA ETA GEOLOGIA

Proiektu honen bitartez birpasatu ditugu lehenengo eta bigarren ebaluazioan emandako pare bat gai, hain zuzen taxonomia, ornodunak eta ornogabeak. Horretarako animalien fitxategi bat sortu dugu, kontuan izanda Egiptoko kulturan garrantzia zeukaten animaliak. Bertan sailkapena, habitata, elikadura, ugalketa eta hainbat ezaugarri landu dira. Proiektuaren bigarren atalean sarbidea eman diogu gai berri bati, ekosistema gaiari. Haien kabuz ekosistemen gaineko informazioa bilatu dute, zentratuz basamortuko ekosisteman eta barneratu dute bideo bat eginez. Taldeko lana bultzatu da eta ikasleen autonomia sustatu ere.

GAZTELANIA ETA LITERATURA

Prioektu honetan, La maldición del bronce (Fernando Lanana) eta Muerte en El Priorato (Toti Martínez de Lezea) irakur liburuak ardatz bezala hartuta, antzinako Egiptoko idazkera nolakoa zen aztertu dugu. 

Irakurketa liburuetan Rosetta harria agertzen da, idazkeraren historiako elementu esanguratsuenetako bat. Hortik abiatuta, horri buruzko informazioa bilatzeko eskatu diegu ikasleei. Horrela, alfabetoak landu ditugu, hieroglifoetan arreta berezia jarriz. 

Ikasleek Rosetta harriari buruzko eskulan bat egin dute, bertan zeuden hiru idazkietan. Horrez gain, hieroglifikoak aztertu ostean, ikasle bakoitzak bere izena zuen kartutxo egiptoar bat egin zuen, alfabeto egiptoarra erabiliz. Kartutxo hori bereizgailu gisa erabiliko dute etorkizuneko irakurketetarako.

Azkenik, Muerte en el Priorato eleberrian agertzen diren Egiptoko jainko eta amuleto desberdinei buruz ikertu dute ikasleek eta amuletoen fitxa teknikoa idatzi eta eskulana egin dute.

INGELESA

Proiektu honetan, desagertutako animaliak aztertu eta landu ditugu, horrekin joko bat sortzeko (trivia jokoa). Animaliak aztertu ditugu, euren ezaugarriak landuz, jatorria eta euren desagertzearen arrazoiak. Horrekin batera, gaiarekin lotuta zegoen gramatika atala ere landu dute, lehen aldia hain zuzen. Taldeko lana irakasgaian esperientzia berria izan da proiektu bat lantzeko,hala ere, emaitza positiboa izan da, gogoz egin dute euren ekarpenak.

Blog Attachment