Familia horiek:
Ongi etorri San Adrian BHIko IGEra.
Gaur egun, honako hauek osatzen dute Zuzendaritza Batzordea:
Lehendakaria: Maribel Genicio Genicio
Lehendakariordea: Mikel Medrano Asenjo
Idazkaria: Rita Pastor Escudero
Diruzaina: Jon Gonzalez Otamendi
Batzorde-kidea: Silvia Loureiro Diez
Batzorde-kidea: Leire San Felices Mateos
Zuzendaritza-batzorde honen helburu nagusia hezkuntzarekin konprometitutako hezkuntza-komunitate anitza eraikitzen laguntzea da. Komunitate horretan, inplikatutako pertsona guztiak batera arituko gara lanean, ikusitako gabezia guztiak administrazioari aldarrikatzeko eta hura hobetzen laguntzeko.
IGEk hainbat jarduera garatzen, bultzatzen eta parte hartzen du ikastetxearekin batera. Hala nola, integrazio, hezkuntza eta aniztasun sexualeko tailerrak, kultur eta euskararen astea, gure sustraiak berpizteko tailerrak euskal musikaren, txalapartaren eta folklorearen bidez, irteeretan laguntza ekonomikoa eta ikasturte honetan Gainera, abian dugu Irakurketa Liburu Solidarioaren programa, zeinaren bidez ikasleek IGEak finantzatutako hainbat ikasgairen irakurketa liburuez gozatzen duten.
Gure ustez, ezinbestekoa da ahalik eta familia gehienen konpromisoa eta lankidetza; izan ere, hezkuntza-komunitateko kide bat gehiago gara, ikasleekin, irakasleekin eta irakasle ez diren profesionalekin batera. Elkartearen eta proiektuen garapenerako eta jarraipenerako, beharrezkoa da familiek parte hartzea. Horretarako, 18 euro/familia kuota bakarra ordaindu beharko dute. Kuota hori esteka honen bidez ordain daiteke:
https://bandoticket.com/es/events/cuota-ampa-2022-2023-igeko-kuota
Zalantzarik izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan ampa.ige@sanadrianinstitutua.net helbidearen bidez .