Azken ikasturteetan aldaketa metodologiko eta pedagogikoa bultzatu dugu ikastetxean. Horretarako, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak aprobetxatu behar ditugu. Proiektu berri honek jarraipena emango dio gaurdaino egindakoari, batez ere, “IKT Heldutasun Teknologikorako Maila” proiektuan.
Gure ikastetxea lau urteotan gaitasun teknologikoak garatzen ibili da. Izan ere, IKT heldutasun teknologikorako maila aurreratua lortu genuen. “Sare-hezkuntza proiektua”k IKT heldutasun ereduaren hedapen moduan ikusten du, modu ordenatu eta eraginkor batean eskola 2.0. erreminta ezberdinak erabili ahal izateko.
Mintegi guztietan bultzatzen ari gara IKT-ak egunero: baliabide digitalak erabilita irakaskuntza prozesuan egungo erronkei aurre egiteko, ingurune birtualak gero eta gehiago landuz, ikasleen eta irakasleon arteko komunikazioa hobetzeko, eta irakasleon gaitasun digitala handituz irakaskuntzan garatzen den paradigma pedagogiko berria erantzuteko.
Hortaz, datozen ikasturteak irekitako bidean jarraitu nahi dugu. Teknologia berriak, 2.0 erremintak, ingurune birtualak eta hezkuntza-aplikazioak erabiltzen ditugunez dagoeneko Sare-Hezkuntza Gelan proiektuak hurrengo urratsa eskaintzen digu zehazki: une integratzaile batetik une berriztatzaile batera igarotzea. Hau da, gure baliabide digital propioak sortzea irakaskuntza prozesuan erabiltzeko, eta egindakoa partekatzea beste ikastetxe batzuekin. Azken finean, gure asmoa elkarlanean eta metodologia konstruktibistan oinarriturik hezkuntza-paradigma berria garatzea da.
Hemen dauzkazue irakasleek sortutako baliabide batzuk, eXelearning kode irekiko tresna erabiliz. Egun, plataforma eta tresnak desberdinak erabiltzen ditugu gure praktika pedagokikoan eta, pandemiaren garaian oso lagungarriak izan dira irakaskuntza birtuala garatu ahal izateko.
Euskera
Giza gorputza, gaixotasunak eta ohitura osasungarriak: Ver
Hiru Tribuak: Ver
Internet, sarrera bat: Ver
Lokomozio aparatua eta ohitura osasungarriak: Ver
Orientazio Sexuala eta genero identitatea: Ver
Orientering: Gorputz-Hezkuntza: Ver
Harrera plana (irakasle berrientzat): Ver
Gaztelera
Filosofia Reloaded: Ver
Ingelesa
Electricity 1: Ver