TREC espedizioa ezagutu dezagun!

20231017_105315
Atzo ekodelegatuek eta 4. mailako ikasle batzuk TREC espedizioa zertan datza ezagutzera joan ginen. Espedizio hau Europako kostalde guztia aztertzen ari da hainbat lagin hartzearen bitartez. Haien helburua kutsaduraren eta klima aldaketaren ozeanoen gaineko ondorioak ezagutzea da. Gainera mikroplastikoen efektuak aztertzen dituzte eta azaldu ziguten zelan sartzen diren kate trofiko guztietatik. Pentsatu al dugu noizbait arrainetan metatutako plastikoak guk ingeritzean gure baitan metatzen direla ere bai?
Horretaz aparte, aukera izan genuen espedizioaren zientzilari batekin eta TARA Goletaren Tripulazioaren kide batekin hitz egiteko eta azaldu ziguten zelan den itsasontzia barrutik eta nola antolatzen den haien lana.
Aterako da etorkizunean gure ikasleen artean esploratzaileren bat?
Blog Attachment