Txoko lila

Txoko Lila

Badugu Txoko Lila institutuan

Ikasturte honetan institutuko atrioan Txoko Lila berri bat jarri da. Txokoa kortxo batez eta iradokizun postontzi batez osatuta dago. Kortxoan instalazio desberdinak antolatuko dira eta hezkidetzarekin lotutako informazioa jarriko da.

Txokoa inauguratzeko zozketa bat antolatu da ikastetxeko ikasle guztientzat. Txokoan, giza eskubideen, bakearen eta justiziaren alde egindako borrokagatik ospetsuak diren emakume batzuen argazkiak ikus daitezke.

Zozketa burutzeko Ikasle guztiei dokumentu bat bidali zaie. Dokumentuan emakumen argazkiak  eta haien izen desordenatuak agertzen dira. Zozketan parte hartzeko izen bakoitza zein aurpegiri dagokion aurkitu behar da. Tutoreek ikasgelan banatuko dituzte zozketarako txartelak, eta ikasleek postontzian utziko dituzte txartelak. Txartel irabazleak ezusteko opari bat izango du.

Lehenengo instalazio honetan, 4 DCko ikasleek eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako zenbait ikaslek hartu dute parte.

Jarraibideak hemen irakurri ahal dituzue: Emakumeak pakea

Blog Attachment