Valeria Miguel Castillo, batxilergoko Sari Berezia

- Publicado por San Adrian Institutua
- Publicado en Ohar Garrantzitsuak
Valeria Migel Castillok, 2.batxilergoko ikasleak, batxilergoko Sari Berezia lortu du. Zorionak, Valeria! Lan itzela egin duzu eta espero dugu zure proiektu guztiak ondo joatea. Hurrengo erronka: selektibitatea. Zorte on! ////Sarien kopurua.
1.– 2021-2022ko ikasturtean, 16 Batxilergoko Sari Berezi deituko dira EAEn.
2.– Batxilergoko Sari Berezia eskuratzen dutenek horren egiaztagiria jasoko dute. Gainera, Hezkuntza Sailak antolatzen duen bidaia-programan parte hartu ahal izango dute, ingelesezko ikastaroak atzerrian egiteko, dagokion deialdian zehaztutakoaren arabera.
3.– Sari Berezia lortzen duten ikasleak Batxilergoko Sari Nazionala jasotzeko hautagai izan daitezke, baldin eta aurrez horretarako izena ematen badute eta, gainera, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako Estatu Idazkaritzaren ebazpenean ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.