Jantokirako ordutegia
Astelehenetik ostiralera 14:15etik 15:15era
Arduradunekin hitz egiteko telefonoa: 944288005
Posta elektronikoa: jantokia@sanadrianinstitutua.net
2020-2021 Jantokiko kuotak
- Ohiko erabiltzailea* (astero 3 – 5 egun)……………….……………… 4,60Euro eguneko.
- Ez-ohiko erabiltzailea (astero 3 egun baino gutxiagokoa)…………… 5,20 Euro eguneko.
*Jantoki ohiko erabiltzailea izateko urriaren 15a baino lehenagoko erabiltzailea izan behar da.
1. Kuotaren itzulera:
Kuotaren %50 itzuliko da bi kasu hauetan (bekadunei izan ezik):
a) Institutuko kanpoko ekintza programatuetan eta “pic-nic” zerbitzua erabiltzen ez denean (48 ordu lehenagoko abisua emanda);
b) Erabiltzailea astebete jarraitua edo gehiagoko hutsegite izango denean (48 ordu lehenagoko abisua emanda).
Kuotaren itzulera hurrengo hileko ordainketatik kenduko litzateke.
2. Jantokiko bajak:
48 ordu lehenago komunikatu behar dira.
3. Menu bereziak:
Bakarrik onartuko da menu bereziaren eskaera intolerantzia, alergia edo gaixotasun kasuetan eta kasu hauetan, mediku ofizial baten ziurtagiri baten bidez frogatua.
Ez dira menu berezitzat hartzen “menu barazkijalea” eta “txerri bakoa”.
Jarduera arauak
1.- SARRERA
Institutuak JANTOKI ZERBITZUA eskaintzeko betebeharra dauka, baina ikasleak ez dauka derrigorrez erabili beharrik. Zentruak eskaintzen duen baliabide bat da, liburutegia edo beste edozein zerbitzu diren bezala. Beraz nahi duenak erabil dezake baldin eta beharrezko diren arau minimoak betetzen baditu, beste edozein errekurtsoaren antzera. Institutuko ZERBITZU bat da eta ez jatetxe bat.
2.-HELBURUAK
- ELIKADURA OREKATU BAT eskaintzea, ikasleen osasuna ziurtatu eta ohitura osasuntsuak bultzatuko dituena.
- ARDURA ETA ERANTZUKIZUNA lantzea, ikasleek eguneroko iharduera arruntetan arduratsuak izaten ikas dezaten.
- SOZIALIZAZIO ETA ELKAR LAGUNTZA baloreak bereganatzen joan daitezan.
- SOLIDARITATEA eta errekurtsoak alferrik galdu edo despilfarratu gabe aprobetxatzeko ohiturak har ditzaten.
3.- ESKUBIDEAK
- KALITATEZKO JANARIA.
- ERREKLAMAZIOETARAKO SISTEMA BAT ESKURA IZATEA, erosoa eta modu ezberdinez bideratu daitekeena.
- MENU EGOKITUAK, behar eta egoera ezberdinetarako.
- ZAINTZA ETA kONTROLA, jantoki zerbitzu orduetan antolatutako jarduera eta espazioena.
4.-BETEBEHARRAK
- Berdinekiko ERRESPETUA
- Jantokiko langile eta arduradunekiko ERRESPETUA
- EZ ALFERRIK GALDU, ez bota janaririk.
- Jantokiko ardura lanetan PARTE HARTU, janaria banatuz, platerak jasoz, etabar.
- JAKINARAZI aurretiz zerbitzuko bajak edo hutsak; abisatu ezin izan denean hutsak justifikatu.
- JAKINARAZI erabiltzaileari jasotako edozein gorabehera (gaixotasunak, alergiak…).
5.- KONPROMEZUAK
Parte hartzaile guztiek, hala jantokiko zereginetan ardurak dituztenek nola honetako erabiltzaileek, oinarrizko arautegi hau errespetatzeko eta ezarritako helburuak bete daitezen baliabideak ipintzeko konpromezua bereganatzen dute, jantokiko arduradunen erabakiak errespetatuz. Desadostasun edo istilurik egotekotan elkarrizketaren bidez bilatuko dira irtenbideak, eta honela ere konponbiderik ez balego, Elkarbizitza Batzordera joko da. Honek egokien derizkion moduan ebatziko du eta beharrezkoa balitz zerbitzuaren behin behineko edo betiko suspentsioa erabaki lezake.