Liburutegia zentru honen hezkuntz-eskaintzaren funtsezko osagaia dugu eta ikasleen prestakuntzan ezinbesteko osagarria deritzogu berari. Horregatik, Institutuak interes handia dauka ikasleek baliabide hau erabil dezaten, baita honen erabilgarritasuna hobetzen ere.
Horretarako liburu eta kontsulta materiale ugari jarri nahi ditugu erabiltzailearen eskutan, baita haietara heltzeko modu eta sistema egokiak ere.
Liburutegia hezkuntz komunitate osoaren zerbitzurako dago, ikasle eta irakasleenerako, hain zuzen. Interesa duenak liburuez gain, egunkariak, CDak eta zenbait aldizkari ditu eskura.
Dauzkagun liburuen katalogatze informatikoan dihardugu baliabide honen erabilgarritasuna hobetzearren, honela kontsulta erraztuz. Iazkoan ABIES eskola-liburutegien informatizatzeko plana hasi genuen. Laster, gure katalogoa Sarean kokatuko dugu.
2009-2010 ikasturtean hasita, liburutegian badaude ordenagailuak eskola lanak egiteaz gain, Internet bidezko kontsultak egiteko ere.
Ikasturte honetan liburutegi tutorizatua izango dugu DBHko ikasleei laguntza emateko.
Liburutegiko ordutegia:
- Astelehenetik-ostiralera: 11:00-11:30 (atsedenaldietan) .
AURTEN LIBURUTEGIA ITXITA EGONGO DA, OSASUN-EGOERA DELA ETA